XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Balzac-en Eugene Grandet itzuli zuen 1.844ean eta bi urte geroago bere lehen nobela argitaratu, berehala ospe emango ziona.

1.846-49 tartean, zenbait nobela eta kontu idatzi zuen, bere giza arimarekiko analisi psikologikoak sakontzen zituelarik.

Kostunbrista moetakoak ziren batzu, umorezkoak beste batzu eta zenbait, arazo sozial nabarmenak planteiatzen zituztenak.

Sozialismo utopikoaren inguruan ibili zen eta horregatik 1.849an atxilotua izan zen.

Bederatzi ilabetetan egon zen Pedro eta Paulo izeneko espetxean, han ere idazten jarraitu zuelarik.

Beste hogei pertsonekin batera, ejekuzio itxura bat egin zioten.

Gezurrezko erahilketa zertzera zihoan une berean iritsi zen indultoa.

Dostoievskik inoiz ere ez zuen ahantzi ahal izango, ustez, bera erahiltzera zihoazen une huraxe.

Lau urtetarako lan astunak ezarri zizkioten heriotz zigorraren ordez, eta ondoren soldadutza egin beharra mugagabeko denboraldi batetan.

Ospe handiko gizonak bitartekotu ziren bere alde eta azkenik, 1.859an San Petersburgon bizitzen jarri ahal izan zen.

Anaia zaharrenarekin bi aldizkari sortu zituen, non Rusiako herriaren izpiritu kristaua defendatu baitzuen, eta hango Zar-a laudoriotu.